Europako Batzordearen “Enpresen gizarte-erantzukizunerako Europako esparrua sustatzea” Liburu Berdearen (2001) definizioaren arabera:
EGEa enpresek, euren borondatez, ingurugiroarekiko eta gizartearekiko kezkak haien merkataritza-jardueretan eta bitartekariekin izandako harremanetan integratzea da.
Horrela, alde batetik, indarrean dauden betebehar legalen betetze zorrotza bermatuko da, eta bestetik, erakundeak izandako harreman guztietan, gizarte, lan, ingurugiro eta giza eskubideei buruzko kezkak integratzen direla ziurtatuko da; bai kudeaketari eta estrategiari zein politikei eta prozedurei dagokienez. Gainera, erakundea bere ekintzen emaitzez sorturiko inpaktuetaz eta ondorioetaz arduratuko da.
Horrela, lehiakortasun arduratsua iraunkortasuneko alderdi hirukoitz bat bezala islatuko da: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa. Lankiden, jakinaren gainean egoteaz gain, printzipio honetan sinesten dugulako praktikatzen dugu.