Aholkularitza

Lankidek balio erantsi paregabea eskaintzen du ekitaldien zerbitzu-sektoreari dagokionez: ekitaldien antolaketarako aholkularitza integrala. Horregatik, gure profesionalen taldearen aholkua izango duzu ekitaldiaren etapa guztietan, haiek beti lagunduko dizute zure beharretara moldatzen diren irtenbideak eskainiz.

  1. Compromiso Lankide

    Autobabeserako planak

    Larrialdi egoerak sortu ditzaketen establezimenduek, lokalek edota ekintzek segurtasun baldintza minimoak bermatzen dituen Autobabeserako Dokumentu bat elaboratu eta ezarri behar dute. Halaber, lantokiek larrialdi egoerak aztertzen dituzten eta horiek konpontzeko neurriak ezartzen dituzten Larrialdietarako Planak izan behar dituzte.

    Autobabeserako Euskal Araudiak larrialdietarako plana barne hartzen duen Autobabeserako Egitasmo bat ezarri behar duten ekintzak zeintzuk diren zehazten du. Honen helburua, arrisku eta larrialdien aurkako prebentzioa eta esku-hartzea ziurtatzen dituzten giza baliabideak eta materialak antolatzea izango da. Era berean, egitasmoa garatzeko orduan, ezinbestekoa izango da eskuduna den teknikari profesional baten laguntza edukitzea. Lankiden Eusko Jaularitzak Araban akreditatutako Autobabeserako Planetan lan egiten duten teknikari trebatuenak dauzkagu eta zure eskura jartzen ditugu.

     
  2. Cercanía

    Ziurtagiriak

    Zure ekitaldia burutzeko teknikari eskudun batek sinaturiko ziurtagiri ofizial bat behar izanez gero, gure injineruek eta kontsultariek zeregin hau integratu ahal izango dute ekitaldiaren garapenaren proiektu globalean. Hauxe bezain landuak izango dira dira gure giltza eskuan proiektu guztiak.

    Bakarrik planaren lanketa behar baduzu, eska iezaguzu behar duzun guztia:

    • Autobabeserako egitasmoa
    • Larrialdietarako plana
    • Karpen eta egitura mugikorren ASPEC ziurtagiria
    • Ziurtagiri eta kontu-ikuskaritza energetikoak.
     
  3. Calidad

    Diseinua eta komunikazioa

    Gure talde eta kolaboratzaile profesionalei esker, ekitaldi mota guztientzako proiektu orokorrak garatu ditzakegu: IKT aholkularitza eta komunikazio estrategiaren diseinuarekin hasiz, proiektu fisiko edo onlinen garapena eta inplementazioarekin jarraituz eta honen mantentzea, sustapena, aseguratzea eta dinamizazioarekin bukatuz.

    Egokituriko laguntza integral azkarra eta eraginkorra eskainiko dizugu, zerbitzuaren kalitatea beti mantenduko duena. Lankideren esperientziak zure komunikazio kanpainak gainontzeko ekitaldiekin eta diseinu zein marketing estrategiekin koordinatzen lagunduko dizu, hauen eraginkortasuna areagotuz.